Pasa den zapatuan, Izarraitzeko benjaminek eta alebinek Azkoitian izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako 2. eta Alebinen Ligako 4. jardunaldietan parte hartzen.
Benjamin A mailakoek, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 metro bizkar errelebo mistoak izan zituzten. Benjamin B mailakoen, aldiz, 50 metro bizkar, 100 metro libre edo 200 metro libre eta 4×50 metro tximeleta errelobo proba izan zituzten. Alebinek, 200 metro bular eta 100 metro tximeleta probak izan zituzten. Horiez gain, 4×100 metro bizkar errelebo proba ere izan zuten.
Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari gaztetxoek igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsi zuten eta horren ondorioz, euren markak hobetu zituzten. Azkoitiko igerilekuan izandako jardunaldietan, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren.
Emaitzak alde batera utzita, igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta, beraz, bide onetik ari garela uste dugu. Estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, arlo teknikoan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.
Zorionak eta segi horrela!