Eskolarren 50 metrotako proben sariko finalak, Azpeitian

KARTELA 50 MDatorren igandean, otsailaren 28an, Eskolarren 50 metrotako proben sariko finalak jokatuko dira Azpeitiko Udal Igerilekuan. Bertan, Izarraitz Igeriketa Elkarteko 17 igerilari benjaminek eta alebinek hartuko dute parte. Aurreko astean Legazpin ospatutako kanporaketetan lortu zituzten finaletako txartelak.

Igerilekua 9:00etan irekiko da eta beraz, beroketak 9:00etan hasiko dira, eta txapelketa, 10:00etan.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta beste behin gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, igandean txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei!

Advertisements
Post hau Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.