Emaitza bikainak Eskolarren 50 metroko sarian

DSC_8128Taldeko txikienak eskolarteko 50 metroko proben txapelketako finalean izan ziren igandean, Azpeitiko Udal igerilekuan. Azpeititik 17 igerilari joan ziren, eta igerilari bakoitzak 50 metroko tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Horietatik zortzi igerilarik gainera, 4×50 metro libre mistoko erreleboetan ere aritu ziren.

Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik hona asko hobetu dutela. Horren harira, emaitza oso onak lortu zituzten: urrezko hiru domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste hiru domina. Dominik lortu ez zuten igerilariak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Azpeitiko Txapelketan.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

– 2007. urtekoetan. 50 metro bizkar: Joanes Lizarzaburu (3.). 50 metro bular: Jakes Larrañaga (5.). 50 metro libre: Anne Sagarmendi (4.).

– 2006. urtekoetan. 50 metro libre: Elene Sudupe (1.), Amane Goenaga (9.) Unai Perea (Desk.) eta Julen Artetxe (Desk.).

– 2005. urtekoetan. 50 metro bizkar: Doltza Oiartzabal (2.) eta Alaitz Mendizabal (8.). 50 metro bular: Maier Lizarzaburu (1.) eta Nerea Urbieta (4.). 50 metro tximeleta: June Berasategi (1.). 50 metro libre: Nora Uria (3.).

– 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Arantxa Sudupe (9). 50 metro bizkar: Iker Aizpuru (3.) eta Uxue Etxeberria (7). 50 metro bular: Mikel Perea (8.).

Erreleboetan, benjaminak 2. postuan sailkatu ziren eta alebinak, berriz, 11. postuan.

Azkenean, txapelketako sailkapen orokorrak egin ziren eta igerilari bakoitzak lortutako puntuak batu eta gero, Izarraitzeko neskek bigarren postua lortu zuten. Mutilek, berriz, 9. postua eta sailkapen bateratuan (neskak eta mutilak) 6. postua lortu zuten Izarraitzekoek.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu Azpeitiko Udalari eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei.

Zorionak denei eta segi horrelaxe!

Advertisements
Post hau Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.