Igande honetan, martxoak 13, Igeriketa Egokituko V Kirola Elkarrekin Txapelketa egingo da Legazpiko Bikuña Kiroldegian, 10:00etan hasita.
Izarraitz Igeri Elkartetik Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz. Hirukoteak, proba hauetan hartuko dute parte:
– Ander Idoeta: 100 metro libre eta 50 metro tximeleta.
– Iker Aizpuru: 100 metro bular eta 50 metro libre.
– Lander Uria: 100 metro libre eta 100 metro bizkar.
Zorte on hirukote eta disfrutatu!