Larunbat honetan, Maiatzak 7, Oñatiko igerilekuan benjamin eta alebinen ligako azken jardunaldia ospatuko da arratsaldeko 15:30-etan. Gure igerilariak Oñati-ra gerturarazteko autobusa izango dute, hau, 13:30-etan abiatuko da igerileku aurretik.
Honako probetan hartuko dute parte gure igerilariek:
- 2007 eta 2006. urtean jaiotako neska mutilek 100m estiloetan. Erreleboetan berriz 6×25 estiloak.
- 2005. urtean jaiotakoak eta 2004. urtean jaiotako mutilak 50m tximeleta edo 100m tximeleta eta 200m estiloak. Erreleboetan berriz, 4×50 bular.
- 2004. urtean jaiotako neskak 200m tximeleta eta 400m libreetan. Erreleboetan 8×50 estiloak.
Animo eta zorte on!