Benjamin eta Alebinak ondo ligako azkeneko jardunaldian

Pasa den Larunbatean, Oñatiko Zubikoa igerilekuan Kirol Zehaztasun Ligako 5. jardunaldia eta Alebinen ligako 7. jardunaldia ospatu ziren. Bi jardunaldi hauekin ligako ibilbideari amaiera eman diete gure taldeko txikienek.

13100868_1069596703137437_5999912917806552770_n-2

25 taldekide izan genituen bertan, eta gure igerilariak estilo ezberdinetan ikusteko aukera izan genuen. Liga amaierara gerturatu ahala proben zailtasuna ere areagotu egin da eta argi ikusi da beste behin gure igerilariak estilo guztietan ondo trebatzen direla.

Denboraldia ia amaituta dugularik, entrenatzaileek positiboki baloratzen dute orain arte daramazkiten hobekuntzak igerilariek eta lortu dituzten emaitzak.

SEGI HORRELA!

Post hau Benjamin eta alebin maila atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.