Emaitza onak Tarbesen

94628ac330a342bda2617773ba747aea

Frantziako Tarbes hirian izan dira Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, nazioarteko ‘Les 26ème Nautiques de Tarbes’ txapelketan parte hartzen.

Azpeititik joan ziren igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia guztiek egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

– Udako Infantilen Espainiako Txapelketarako 3 gutxiengo berri: Jone Goenagak (50 libre) eta Maitane Goenagak (100 bular, 200 bular).

– 12 marka personal

– Klubeko 7 errekor berri: Maialen Sudupe (14 urte: 50 bizkar eta 200 bizkar), Maitane Goenaga (14 urte: 50 bular eta 100 bular), Joanes Astigarraga (15 urte: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar)

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Sin categoría, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.