Richard Oribe IX. Saria, Paco Yoldi igerilekuan

10341601_631495016947610_4496723453936300077_nZapatuan, maiatzaren 21ean, Izarraitz Igeri Elkarteko igeriketa egokituko, infantil eta junior mailako igerilariek Richard Oribe IX. Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.

Azpeititik, hamalau igerilari joango dira Donostiko lehiaketara eta honako hauek dira:

Ander Idoeta (igeriketa egokitua), Jon Aizpuru (juniorra), Maialen Aizpuru (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra), Jone Goenaga (infantila), Angela Ocio (infantila),  Joanes Astigarraga (infantila), Iñaki Etxeberria (infantila), Asier Ganzarain (infantila),  Maialen Sudupe (infantila), Maitane Goenaga (infantila), Iker Aizpuru (igeriketa egokitua) eta Lander Uria (igeriketa egokitua).

Bestalde, Paco Yoldi igerilekuan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, horiek dira igerilarien helburu nagusia.

Zorte on guztioi !

Post hau Igeriketa egokitua, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.