50 metro libreko podiuma.
Uztailaren 28an hasi eta 31ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Malagan, Centro Acuatico Inacua igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jone Goenaga (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) parte hartu zuten eta Aitzol Agirregomezkorta, entrenatzaile lanetan aritu zen.
Emaitzak ikusirik, ezin ukatu aurreikusitako helburuak gainditu dituztela gure igerilariek. Gaina ere, Gipuzkoatik parte hartu duten igerilarien artetik, emaitza onenak lortu ditu gure taldeko Maitane Goenagak. Horrela, Malagan jokatu den txapelketan, Maitane izan da podiumera igo den Gipuzkoar bakarra, 50 metro librean eta 100 metro librean hirugarren postua lortuz.
Espainiako txapelketetara iristea oso zaila izaten da, lortu behar diren gutxiengoak gogorrak izaten direlako. Behin gutxiengo horiek lortzen direnean, txapelketa hauetan, izugarrizko maila egoten da eta oso zaila da aurreko postuetan ibiltzea. Horregaitik, Espainiako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izaten da.
Banan-banan, bakarkako probetan hauek izan dira lortutako postuak:
- Iñaki Etxeberria: 50 librean 18. postua eta 100 librean 43. postua.
- Joanes Astigarraga: 200 bizkarren 38. postua.
- Jone Goenaga: 50 librean 52. postua, 100 librean 69. postua, 200 librean 76. postua, 400 librean 53. postua eta 800 librean 35. postua.
- Maialen Sudupe: 50 librean 33. postua, 100 bizkarren 15. postua, 200 bizkarren 22. postua, 200 metro estiloan 25. postua eta 100 tximeletan 25. postua.
- Maitane Goenaga: 50 librean 3. postua, 100 librean 3. postua, 200 librean 7. postua, 100 bizkarren 7. postua eta 100 bularren 22. postua.
Joanes, Aitzol, Iñaki, Maitane, Jone eta Maialen
Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan bai dute. Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, merezitako oporrak disfrutatu!