Datorren zapatuan, abuztuak 6, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XIII. Igerialdian.
Infantil mailako igerilariekin eta arratsaldeko 18:00tan ekingo diote probari, Hondarribiko hondartzako Tintinetik. 700 metroko luzera duen igerialdia izango dute. Izarraitzetik izena eman dute; Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe Azkoitiarrak eta Maialen Aiertza, Ilazki Odriozola eta Uxue Etxeberria Azpeitiarrak.
Ondoren, 19:00etan, hasiko da helduen proba Hondarribiko Butron Pasealekutik eta, 2.600 metro dituen zeharkaldia egin beharko dute hondartzaraino. Izarraitzetik honako igerilari hauek parte hartuko dute: Rafa Zubeldiak, Leire Ceciagak, Edu Sudupek, Nagore Alberdik, Xabier Aranburuk, Julen Estebanek, Iñaki Etxeberriak, Koldo Larrañagak eta Iker Paredesek.
Zorte on, eta egurre!