Astelehenean, abuztuak 15, Paseo Berriko 48. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamahiru igerilari daude izena emanda, zortzi, helduen igerialdian parte hartzeko eta bost, infantilen proban irtetzeko.
Hona hemen gure taldeko igerilariak:
Helduak;
Nagore Alberdi, Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, Koldo Larrañaga, Alaitz Olazabal, Iker Paredes, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia.
Infantilak;
Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Intza Odriozola, Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe.
Nautikotik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.
Zorte on guztioi !