Joan den zapatuan, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XIII. Igerialdia jokatu zen. Izarraitzekoek lan ona egin zuten eta ondorioz, hiru podium lortuta etxeratu ziren.
Maialen Sudupek bigarren postua infantil mailan.
Leire Ceciagak hirugarren postua master mailan.
Iñaki Etxeberriak hirugarren postua master 2 mailan.
Aurrenik, 18:00etan, infantil mailako 42 igerilari irten ziren Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bost igerilarik hartu zuten parte. Gaztetxoen igerialdian, Maialen Sudupe Azkoitiarrak bigarren postua eskuratu zuen.
Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:
- Maialen Sudupek (2002) 2. postua 9:28 denborarekin.
- Uxue Etxeberriak (2004) 10.postua 11:01 denborarekin.
- Ilazki Odriozolak (2004) 20. postua 12:13 denborarekin.
- Maialen Aiertzak (2004) 21. postua 12:21 denborarekin.
- Alazne Sudupek (2004) 22. postua 13:11 denborarekin.
Ondoren, 19:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron Pasealekutik. Izarraitz Igeri Elkartetik bederatzi igerilarik parte hartu zuten, Rafa Zubeldiak, Iñaki Etxeberriak, Leire Ceciagak, Julen Esteban, Iker Paredes, Nagore Alberdi, Koldo Larrañagak, Xabier Aranburuk eta Edu Sudupek.
Irteeratik helmugara, 330 parte hartzaileak, 2.600 metrotako distantzia zuten egin beharreko lana eta, oso txukun aritu ziren gure taldeko igerilariak.
Hona hemen Izarraitzeko helduek lortutako postuak:
- Rafa Zubeldiak, 16. postua eta laugarrena master mailan.
- Iñaki Etxeberriak, 43. postua eta hirugarrena master 2 mailan.
- Leire Ceciagak, 44. postua eta hirugarrena master mailan.
- Julen Estebanek, 84. postua eta 25. master mailan.
- Iker Paredesek, 132. postua eta 43. master mailan.
- Nagore Alberdik, 167. postua eta 14. master mailan.
- Koldo Larrañagak, 194, postua eta 13. beteranoetan.
- Xabier Aranburuk, 207. postua eta 33. postua master 2 mailan.
- Edu Sudupek, 314. postua eta 99. master mailan.
Zorionak guztioi
Datorren Andramari egunean, Paseo Berriko zeharkaldia izangu dute Donostian eta zorte onena opa nahi diegu gure igerilariei.