Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon

leire txapela

IMG_1684

Zapatuan IV. Salome Campos Igerialdia jokatu zen Bermeoko portuan. Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilari joan ziren bertara; Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe infantilak eta Cristina Alberdi, Xabier Aranburu, Juankar Arellano, Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia absolutuak.

Orain dela bi urte bezala, Maialen Sudupek infantil mailan eta 500 metroko igerialdian lehenengo postua lortu zuen, eta absolutuen 5000 metroko frogan, berriz, Leire Ceciaga izan zen helmugara aurrena iritsi zen emakumea. Izarraitzkoen emaitzak honako hauek izan ziren:

Infantil nesketan:

  • Maialen Sudupek 1. postua.
  • Uxue Etxeberriak 7. postua.
  • Ilazki Odriozolak 16. postua.
  • Alazne Sudupek txipakin arazoengatik ez da azaltzen sailkapenean.

Absolutuen 5000 metroko proban:

  • Pablo Etxeberriak 6. postua 1:04:33 denborarekin.
  • Rafa Zubeldiak 11. postua 1:07:24 denborarekin.
  • Iñaki Etxeberriak 28. postua 1:13:33 denborarekin.
  • Leire Ceciagak 34. postua eta lehen emakumea 1:15:19 denborarekin.

Absolutuen 1500 metroko proban:

  • Cristina Alberdik 49. postua 27:29 denborarekin.
  • Xabier Aranburuk 83. postua 30:29 denborarekin.
  • Juankar Arellanok 108. postua 33:03 denborarekin.
  • Edu Sudupek 123. postua 34:15 denborarekin.

Emaitza bikainak zapatukoak Izarraitz Igeri Elkartearentzat. Bi irabazleak, Leire eta Maialen, sari bikainarekin etorri ziren etxera. Beraien pisua hegaluze-kontserba potetan jaso zuten. Hau bai sari ederra!

Bikain aritu ziren antolatzaileak, urtez urte ospe eta partaidetza handitzen ari den itsas zeharkaldi honetan. Ea datorren urterako espigoiko obrak bukatuta dauden eta zeharkaldia bertatik ikusteko moduan garen.

Zorionak denoi!

Advertisements
Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.