Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, datorren astelehenean, irailak 12, hasiko dira gure igerilariak 2016-2017 denboraldia prestatzeko lanetan igerilekuan. Hona hemen gaztetxoen ordutegiak eta txandak:
Helduek eta masterrak iazko ordutegia izango dute.
Bestalde, dakizuen bezala, Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko epea zabalik dago. Izen-ematea egiteko, igerilekuko sarreran aurkituko dituzue bete beharreko orriak.
Lehendik dabiltzan igerilariek ere ordutegia aukeratu beharra daukate denboraldi berrirako. Ordutegi hori urte osoan errespetatu beharko da, entrenatzaileek entrenamenduen kalitatea bermatu ahal izan dezaten; asmo berarekin, taldeko igerilarien kopurua ere mugatua izango da.
Orain arte jaso diren izen-emateekin osaturiko taldeak igerilekuko Izarraitz IEren bulego kanpoan ikusi daitezke.
Zalantzaren bat izanez gero, edo informazio gehiago nahi izanez gero, aste honetan bulegoko ordutegia honakoa izango da.
- Asteartea: 15:00 – 17:00
- Asteazkena: 11:00 – 13:00
- Osteguna: 11:00 – 13:00
Ez bazaizue ondo etortzen ordutegi hau, deitu 607 49 85 00 zebakira eta hitzordua adostuko da.
Baita ere, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 1ean, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari gara. Egun horretarako ekintza hauek aurreikusten dira:
- Taldeko argazkiak atera.
- Igerilekuan igeriketa jaialdia Izarraitz IE osatzen dugun guztiok (igerilari, entrenatzaile, guraso, …).
- Txikiteoa.
- Bazkaria
Datozen egunetan xehetasunak jakinaraziko ditugu.