2015/2016 Denboraldiko Igeriketa Gala

image

Iazko sarituak.

Datorren zapatuan, Irailak 17, goizeko 11:30etatik aurrera, Legazpiko Latxartegi zinean 15/16 denboraldiko Igeriketa Gala ospatuko da. Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko dira.

Igeriketako LIGEN kasuan saritutako klubek eta kirolariek LIGA horien araudian azaltzen denaren baitan garaikurrak jasoko dituzte. Denboraldi amaierako sarien kasuan, 2005ean jaitako emakumezkoek eta 2005, eta 2004an jaitako gizonezkoek kirol materiala erosteko 30€, 25€ eta 20€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. 2004 eta 2003an jaiotako emakumezkoek eta 2003 eta 2002an jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 35€, 30€ eta 25€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. 2002 eta 2001ean jaiotako emakumezkoek eta 2001 eta 2000ean jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 40€, 35€ eta 30€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. Azkenik, JUNIOR-PROMESA-SENIOR mailetako kirolariek 200€, 150€ eta 100€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte.

Izarraitz Igeri Elkartetik sarituak hauek dira:

Leire Ceciaga, Jon Aizpuru, Jone Goenaga, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, June Berasategi eta Maier Lizarzaburu. Baita ere, Izarraitz taldeak infantil mailako bigarren saria jasoko du nesketan eta sailkapen bateratuan hirugarren saria.

Elkarte guztietako sarituak, beren familiatakoak, taldeetako kideak, entrenatzaileak eta zuzendariak gala honetara gonbidatuta gaude.

Zorionak guztiei!

Advertisements
Post hau Albisteak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.