Urriaren 1ean, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna

izarraitz-eguna-2016-10-01Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 1ean, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko dugu. Egun horretarako ekintza hauek antolatu ditugu:

  • Taldeko argazkiak atera. Argazkiak ateratzeko, arratsaldeko 15:00tan, prebenjaminetatik (2010) hasi eta master maila arteraino elkartuko gara igerilekuan. Taldeko kamiseta ekarri.
  • 16:30etan, igerilekuan, igeriketa jaialdia egingo dugu Izarraitz IE osatzen dugun guztien artean (igerilari, entrenatzaile, guraso, …).
  • 20:00etan poteoa.
  • 21:00etan afaria Ongi Etorri jatetxean. Umeak 15 €, Helduak 25 €. Izena emateko orria igerilekuko sarreran dagoen kortxoan egongo da irailaren 28rarte.

Animatu zaitez, egun ederra igaroko dugu eta!

Post hau Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.