2016-2017 denboraldia hasiko dute Izarraitzeko igerilariek

Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Txapelketa Legazpiko Bikuña igerilekuan izango da, 16:30ean hasita. Legazpiko proban hartuko dute parte 2004 eta 2005 urteetan jaiotako neskek; eta 2003 eta 2004 urteetan jaiotako mutilek eta, 400 metro libre eta 200 metro estilo probak izango dituzte lehiatzeko.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du Legazpiko lehiaketak.

Zorte on denei!

Post hau Alebinen liga atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.