Lehen Hezkuntzako ikasleek igeriketa topaketa izan zuten zapatuan

img_0111Joan den zapatuan, Eskola Kirol Aniztasun egitasmoaren baitan, LH 3ko, LH 4ko, LH 5eko eta LH 6ko ikasleek 2016-2017 ikasturteko lehen igeri-topaketa izan zuten Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu zituzten ur jokoetan ikastetxeetako 245 haurrek hartu zuten parte.

Aurreko urteko topaketan egindakoari jarraituz, kirol munduan denetik frogatzen ari diren haur horiei aukera desberdin eta dibertigarri bat eman zitzaien zapatuan Azpeitiko igerilekuan. Lagun artean eta irri artean ederki gozatu zuten gaztetxoek.

Hona hemen, goiz eder honen lekuko argazki eta bideoak:

Post hau Eskola Kirola atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.