Alebinek estrenaldi ona Legazpin

14642359_1203045109792595_2523009962046805961_nJoan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako lehenengo jardunaldia, Legazpiko Bikuña igerilekuan.

Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iker Aizpuru, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, June Berasategi, Maier Lizarzaburu, Nerea Urbieta eta Nora Uria.

Legazpiko jardunaldian, 400 metro libre eta 200 metro estiloetan lehiatzeko aukera izan zuten igerilariek. Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, urduritasuna nabari zen igerilarien artean. Dena den, uretara sartu orduko beraien maila erakutsi zuten, beste behin.

Igerilarien gogoa eta jarrera ona azpimarratu zituen entrenatzaileak.

Segi horrela!

Post hau Alebinen liga atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.