Neguko Ligako lehen jardunaldia Bergaran

14720580_1202779969819109_3374267474404742049_nJoan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.

Honakoak izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Jone Goenaga, Ixak Gesalaga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Nerea Berasategi, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan, hala ere, 12 marka personal lortuta etorri ziren etxera.

Aipagarria eta era berean asko pozten gaitu, Ixak Gesalagak lehenengo aldiz lehiaketa ofizial batean parte hartu zuelako.

Bestalde, Lander Uriak, Donostiko Altzako igerilekuan parte hartu zuen igeriketa egokituko jardunaldian. Landerrek 25 metro libre, 100 metro libre eta 50 metro bizkar probetan lehiatu zuen eta postu onak lortu zituen.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

 

Post hau Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.