KZL-ko 1. jardunaldia eta Alebinen ligako 2. jardunaldia

Larunbat honetan Azkoitian Benjaminen KZL-ko 1. jardunaldia ospatuko da eta Azpeitian berriz Alebinen ligako 2. jardunaldia

Bi txapelketak arratsaldeko 16:00tan hasiko direnez,  Azkoitira joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:45an gelditzea erabaki da, honela, Azkoitira 15:00tako iritsiko dira igerilariak. Alebinen kasuan, 15:00tarako igerilekura agertzea nahikoa izango da.

Txapelketaren gertutasuna kontutan izanik Azkoitirako desplazamendua kotxez egingo da eta honetarako gurasoen laguntza eskertuko da.

Gure igerilarien probak Honela banatuta izango dira:

  • 2008. urtean jaiotako igerilariak 50m Bizkar eta erreleboetan 6×25 Libre
  • 2007. urtean jaiotako igerilariak 100m  Bizkar eta erreleboetan 6×25 Libre
  • 2006 eta 2005 (mutilak). urteen artean jaiotako igerilariak 50m Bular eta 200m Bizkar eta erreleboetan 4×50 Libre
  • 2005 (neskak). urtean jaiotakoak eta 2004. urtean jaiotakoek 200m Bizkar eta 100m Bular eta erreleboetan 8×50 Libre.

ANIMO ETA ZORTE ON!!!!!!!

AGERTU ANIMATZERA

serieak-alebin-liga-2-azpeitia

serieak-benjamin-testa-eta-kzl-azkoitia

Post hau Benjamin eta alebin maila atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.