Izarraitzeko igerilari gaztetxoek bi hitzordu dituzte asteburuan

web-erakoAstebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte: Azkoitin eta Azpeitin izango dira jardunaldiak.

Datorren zapatuan, azaroak 5, Izarraitz Igeri Elkarteko  benjaminek Azkoitiko Zubiaurre Igerilekuan izango dute hitzordua.

Benjaminen kasuan, denboraldiko 1. jardunaldia izango da eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak burutuz:

  • 2008. urtean jaiotakoak, 50 metro bizkar.
  • 2007. urtean jaiotakoak, 100 metro bizkar.
  • 2006. urtean jaiotako mutilek, 100 metro bizkar eta 50 metro bular.
  • 2006. urtena jaiotako neskak, 200 metreo bizkar eta 50 metro bular.
  • 2005. urtean jaiotako mutilak, 200 metro bizkar eta 50 metro bular.

Horiez gain erreleboak ere lehiatuko dituzte gure igerilariek.

Bestalde eta zapatuan baita ere,  Azpeitiko Udal igerilekuan alebinek Ligako bigarren jardunaldia izango dute. Alebinek honako probak egingo dituzte:

  • 200 metro bizkar.
  • 100 metro bular.
  • 8×50 metro libre (erreleboetan).

Entrenatzaileak ari dira bi jardunaldietan parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten.

Alebinen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on eta disfrutatu!

Post hau Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.