Asteburuan emaitza onak gure igerilariek

Pasa den larunbatean gure taldeko igerilariek bi hitzordu ezberdin zituzten. Alde batetik Benjaminek KZL-ko 1.jardunaldia zuten jokoan Azkoitian eta bestaldetik Alebinek, Alebin ligako 2. jardunaldia zuten Azpeitian.

14956028_1218386984925074_8675912204310502729_nBenjaminen artean batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa baten parte hartzen zutela, eta urduritasuna nabarmendu zen igerilarien artean. Dena dela igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura bueltatu ziren lorturiko emaitzekin.

15000720_1217277461702693_4311227405432952366_o

Alebinen kasuan berriz, esan dezakegu txapelketei neurria hartzen hasi direla. Maila ona erakusten ari dira lehen jardunalditik eta pasa den Larunbatean etxeko igerilekuan ikusi ahal izan ziren. Orokorrean nabarmendu behar da gure igerilariak duten abilezia estilo ezberdinetan.

Denboraldia hasi besterik ez da egin eta bide onetik doaz gureak!

AUPA IZARRAITZ!!!!

Behin behineko emaitzak:

benjamin-testa-eta-kzl-ko-1-jardunaldia

alebin-ligako-2-jardunaldia-azpeitia

 

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.