Izarraitzeko hamahiru igerilari izango dira Nazioarteko XXXIV. Eguberri Txapelketan

15590515_929821387119693_8541621398567642146_n

Datorren ostegunean, abenduak 29, Nazioarteko XXXIV. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkartetik hamahiru igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:

– Ander Idoeta (1996): 50 libre. (Konporta taldea).
– Ainhoa Goenaga (1997): 50 bizkar eta 100 bizkar.
– Pablo Etxeberria (1997): 50 bizkar eta 100 bizkar.
– Oihana Goenaga (1999): 200 estilo. (EH selekzioa)
– Eva Astigarraga (2000): 50 bular eta 100 bular.
– Jone Goenaga (2001): 50 libre eta 100 libre.
– Angela Ocio (2001): 50 bizkar.
– Iñaki Etxeberria (2001): 50 libre.
– Joanes Astigarraga (2001): 50 bizkar eta 100 bizkar.
– Maialen Sudupe (2002): 200 estilo eta 100 bizkar.
– Maitane Goenaga (2002): 50 libre eta 100 libre. (EH selekzioa)
– Iker Aizpuru (2004): 50 libre. (Konporta Taldea)
– Lander Uria (2006): 50 libre. (Konporta Taldea)

Horietako bi gainera, Oihana Goenagak eta Maitane Goenagak, Euskal Selekzioaren deia jaso dute eta, Donostiko txapelketan, Euskal Herria ordezkatuko dute. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak egin ezkero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla. Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria Izarraitzeko igerilariek, berriz, Konporta taldea ordezkatuko dute igeriketa egokitutako proban.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:00etan izango dira finalak. Txapelketa Donostiko Paco Yoldi igerilekuan (50 metro) jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on!

Advertisements
Post hau Igeriketa egokitua, Sariak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.