Donostiko Paco Yoldi igerilekuan jokatzen ari den XXXIV. Nazioarteko Eguberri Sarian, gure igerilariak, zazpi finaletan parte hartzeko txartelak lortu dituzte goizeko kanporaketetan.
Hona hemen igerilariak eta probak:
- AINHOA GOENAGAK, 50 metro bizkar eta 100 metro bizkar.
- OIHANA GOENAGAK, 200 metro estilo.
- MAIALEN SUDUPEK, 100 metro bizkar eta 200 metro estilo.
- MAITANE GOENAGAK, 50 metro libre eta 100 metro libre.
Finalak, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira eta, zuzenean ikusteko aukera izango dugu ETBren eskutik.
Zorte on eta egurre!