Neguko ligako laugarren jardunaldia Azkoitian

img_7237                                                              Angela Ocio

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Azkoitiko Elkarguneko kiroldegiko igerilekuan  Neguko Ligako laugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Azkoitiko jardunaldian Ander Etxabek, Eva Astigarragak, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, Angela Ociok, Ixak Gesalagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek entrenamendu bezala hartzen baditu ere, orokorrean esan daiteke, denbora onak egin zituztela taldeko igerilariak. Laster, neguko txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira, eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.

Zapatuko jardunaldiko konturik aipagarrienak honako hauek izan ziren; 9 marka pertsonal, eta Ander Etxabek lortu zuen gutxieneko denbora 200 metro librean Azpeitian jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko.

Zorionak eta segi bide horretatik!

Post hau Helduen ligak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.