LANDER URIA ETA IKER AIZPURU IGERIKETA EGOKITUKO ESPAINIAKO TXAPELKETARA

valdemoro-natacion-axa-2Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilak 28 eta 29, Lander Uria eta Iker Aizpuru Valdemoron izango dira Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.

Lander Uriak 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte. Iker Aizpuruk, aldiz, banakako foga hauetan lehiatuko da: 50 bizkar, 100 bizkar, 100 bular eta 100 estilo. Horrez gain, errelebo probetan ere lehiatuko dira.

Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu zuen iaz. Ea aurtengo txapelketan ere podiumea igotzeko aukera duen.

Zorte on eta disfrutatu bikote!

1476319_789786147785162_4263770966439165935_n_1

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.