Lander Uria eta Iker Aizpuru hirugarren, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan

16387996_1307886839308421_7147483395218271196_nJoan den zapatuan eta igandean, hilaren 28an eta 29an, Izarraitz Igeri Elkarkarteko Lander Uria eta Iker Aizpuru azpeitiarrak Valdemoron (Madril, Espainia) izan dira Euskadiko selekzioarekin, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Emaitza onak lortuta itzuli dira handik; izan ere, Euskadiko selekzioak hirugarren postua lortu du sailkapen orokorrean.

Azpeitiar bikoteak bakarkako probetan emaitza bikainak lortu ditu txapelketan. Iker Aizpuruk 100 metro bizkar proban 3. postua 1:22:13 denborarekin, 100 metro estiloetan 1. postua 1:23:44 denborarekin, 50 metro bizkarren 1. postua 37:00rekin eta 100 metro bularren, 1. postua 1:32:03 denborarekin. Azkenean eta bakarkako sailkapenean , lau proba horien baturarekin, infantil mailan, txapelketako bostgarren onena izan da. Iaz, alebin mailan, Espainiako txapeldun izan zen Iker Aizpuru.

Lander Uriak ere lan bikaina egin du txapelketan; 100 bizkarren 12. postua 1:50:62 denborarekin, 100 librean 35. postua 1:54:40rekin, 50 bizkarren 16. postua 49:36rekin eta 50 librean berriz, 27. postua 44:46 denborarekin.

Lander Uriaren lana ezinbestekoa izan da Euskadik hirugarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.

Zorionak bikote!

16298818_1307887112641727_3224204253771626628_n

Post hau Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.