Eskolarren 50 metrotako proben sariko kanporaketak, Azpeitian

Zapatuan, otsailak 4, eskolarren 50 metrotako proben sariko kanporaketak jokatuko dira Azpeitiko Udal Igerilekuan.  Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.

Gure zonaldeko egoitzan, talde eta ikastetxe hauetako igerilariek parte hartuko dute: Legazpi, Bergara, Aloñamendi, Urbat, Zubiaurre, Izarraitz, Elgoibar H.I., San Bartolome, San José Ikastola, Santa Teresa, Almen Ikastola, Arimazuri, Arizmendi K.E., Arrasate H.E., Gazteluondo eta Kurtzebarri H.E.

Kanporaketetan, lau egoitzak kontuan hartuta, lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala datorren astean Legazpin.

Igerilekua 15:00etan irekita egongo da. Beraz, beroketak 15:00etan hasiko dira, eta txapelketa, 16:00etan.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta beste behin gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldeko txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei!

Bestalde, Gipuzkoako Igeriketa Federazioko teknikoak antolatu dute zapatu honetarako juior mailako entrenamendu bateratu bat Donostiko Paco Yoldi igerilekuan. Bertan izango da, besteak beste, gure taldeko Jone Goenaga.

Post hau Benjamin eta alebin maila, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.