Igerilari gaztetxoak oso txukun Azpeitiko igerilekuan

img_1045Taldeko txikienak zapatuan Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren, eskolartekoen 50 metroko proben sariko kanporaketetan parte hartzen. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte, eta erreleboetan ere bai.

Izarraitz elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten eta, horren ondorioz, datorren otsailaren 12an igerilari asko izango ditugu sari horretako finaletan. Kanporaketetan (lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuko dira) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala, Legazpin jokatuko diren finaletan.

Zorionak guztioi eta ondo prestatu finaletarako!

Post hau Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.