Emaitza bikainak eskolarteko 50 metrotako proben sarian

16508457_1321123497984755_6980050097308802068_nTaldeko txikienak eskolarteko 50 metroko proben txapelketaren finalean aritu ziren igandean, Legazpiko Bikuña igerilekuan. Azpeititik 19 igerilari joan ziren, eta igerilari bakoitzak 50 metroko tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Horietatik zortzi igerilari, gainera, 4×50 metro libre mistoko erreleboetan ere aritu ziren.

Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik hona asko hobetu dutela. Horren harira, emaitza oso onak lortu zituzten: urrezko lau domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste hiru. Dominarik lortu ez zuten igerilariak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Legazpiko txapelketan.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

  • 2008. urtekoak. 50 metro bular: Jokin Artetxe (7.).
  • 2007. urtekoak. 50 metro bizkar: Nora Zubizarreta (3.). 50 metro bular: Miren Iturzaeta (3.), Joanes Lizarzaburu (1.), Jakes Larrañaga (3.). 50 metro libre: Anne Sagarmendi (1.) eta Nahia Esteban (12.).
  • 2006. urtekoak. 50 metro tximeleta: Elene Sudupe (1.) eta Amane Goenaga (9.).
  • Benjaminen errelebo mistoa 4×50 librean ( Jakes Larrañaga, Maiana Uria, Joanes Lizarzaburu eta Anne Sagarmendi) lehen postua.
  • 2005. urtekoak. 50 metro bular: Nerea Urbieta  ez zen sailkatu berdinketa-hausteko egin zen proban. 50 metro tximeleta: Maier Lizarzaburu (10.).
  • 2004. urtekoak. 50 metro bizkar: Intza Odriozola (3.) eta June Zubizarreta (10.).  50 metro bular: Uxue Etxeberria (2.), Ilazki Odriozola (8.) eta Iker Aizpuru (10.).  50 metro libre: Maialen Aiertza (9.).
  • Alebinen errelebo mistoa 4×50 librean ( Uxue Etxeberria, Mikel Etxeberria, Intza Odriozola eta Iker Aizpuru) 10. postua.

Azkenean, txapelketako sailkapen orokorrak egin ziren eta, igerilari bakoitzak lortutako puntuak batu eta gero, Izarraitzeko neskek hirugarren postua lortu zuten. Mutilek, berriz, 9. postua.

Zorionak denei eta segi horrelaxe!

16508458_1321122337984871_716987760777983757_n   16640640_1321122651318173_5217755009524084638_n

16708668_1321122307984874_1753587747716912662_n  16708621_1321122807984824_1749456593105246639_n

16649547_1321122331318205_486263414744062694_n16730412_1321123444651427_1003170554211839090_n

16602975_1321122527984852_6795568046573273295_n   16708314_1321123171318121_7709451601924390097_n

 

Post hau Benjamin eta alebin maila atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.