Izarraitzekoak Castellonen egindako lanarekin gustura

img-20170211-wa0018Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Castellonen izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 37 igerilari izan ziren. Txapelketak aukera paregabea ematen die beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik infantiletan seigarren postua eta juniorretan zazpigarrena lortu zituen. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Iñaki Etxeberriak, 100 metro librean 14. postua, eta 50 metro librean 11. postua.

– Maialen Sudupek, 100 metro tximeletan 11. postua, 200 metro tximeletan 15. postua, 400 metro estiloetan 13. postua, eta 200 metro estiloetan 11. postua.

– Maitane Goenagak, 100 metro librean 6. postua, 50 metro librean 5. postua, 100 metro bizkarren 3. postua, eta 200 mertro librean 5. postua.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu dute gure taldekideek.

Castelloneko txapelketan, 7 marka personal, 2 Neguko Espainiako minima berriak (Iñaki Etxeberriak 50 eta 100 metro libreetan) eta 3 klubeko errekor berri (Iñaki Etxeberriak 50 metro librean 16 urtekoetan, Maialen Sudupek 100 metro tximeletan 15 urtekoetan eta absolutuetan eta 400 metro estiloetan 15 urtekoetan eta absolutuetan) lortu dituzte gure igerilariak.

Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honi esker, martxoaren 18tik martxoaren 20ra Gijonen izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako Txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik bost aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.

Gijoneko txapelketaren aurretik, Gipuzkoako (Azpeitian) eta Euskal Herriko  txapelketak izango dituzte gure igerilariak.

Zorionak eta segi prestatzen!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.