Kirol Egokituaren Euskal Federazioak, gure taldeko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du, datorren zapatuan eta igandean, martxoaren 11n eta 12an, Oviedoko (Espainia) Parque Del Oeste igerilekuan jokatuko den absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.
Txapelketan bakarkako proba hauetan hartuko du parte: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar, 100 bular eta 200 estiloetan.
200 kirolaritik gora izango dira txapelketan eta horien artean, Euskadiko selekzioko 13 igerilari, 10 gizonezko eta 3 emakumezko.
Iker Aizpuruk, debuta egingo du euskal selekzio absolutuarekin Oviedoko txapelketan.
Iaz Sabadellen jokatutako txapelketan, Euskadik bostgarren postua lortu zuen eta aurten berriz, Javier de Aymerichek zuzendutako Euskadiko taldeak, postu hori berdindu edo hobetzeko asmoz dijoazte Oviedora.
Bestalde, Igandean, martxoaren 12an, Ander Idoeta eta Lande Uria Legazpiko Bikuña igerilekuan izango dira Egokituko Legazpiko Txapelketan parte hartzen.
Ikerrek ilusioz eta gogotsu ordezkatuko du Euskadiko Selekzioa, eta Anderrek eta Landerren berriz, ziur gaude euren ahalegin guztiak egingo dituztela txapelketa on bat egiteko.
Zorte on eta gozatu!