Iker Aizpuru gustura, Oviedon egindako lanarekin

Iker Aizpuru igerilaria Oviedon, (Asturias, Espainia) izan zen Euskadiko selekzioarekin absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen, joan den asteburuan

Euskadiko selekzioa 13 igerilarik osatzen zuen, 10 gizonezko eta 3 emakumezko eta azkenean, iaz bezala, bostgarren postua lortuta itzuli ziran etxera. Txapelketak, Iker Aizpururi aukera paregabea ematen dio beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko.

Ikerrek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituen:

  • 50 metro bizkarren, 36. postua.
  • 100 metro bizkarren, 38. postua.
  • 200 metro bizkarren, 12. postua.
  • 100 metro bularren, 27. postua.
  • 200 metro estiloetan, 13. postua.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu du Izarraitzeko taldekideak.

  • 4×100 metro librean, Euskadik 5. postua.
  • 4×100 metro estiloan, Euskadik 4. postua.

Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin aritu den aurreneko aldia izan du eta hala ere, txapelketa bikaina egin du.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaio hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Zorionak Iker!

Post hau Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.