Larunbat honetan Izarraitz Tri-k 2. jardunaldia eskeiniko du LH4 eta DBH1 bitarteko ikasleentzat arratsaldeko 16:00-tatik aurrera eta bi orduko iraupena izango du. Jardunaldi hau Azpeitiko eta Azkoitiko umeei irekita egongo da eskaintza.
Jardunaldi honetan bizikletarekin ariketa eta jolas ezberdinak burutuko direnez, bizikleta eta kaskoa izatea beharrezkoa izango da.
Ume kopurua mugatua izango da, gehienez 30, honenbestez, aurrez izen ematea egitea beharrezkoa izango da. Izen ematea burutu ahal izateko, izarraitz.ie@hotmail.com-era umeen izen abizenak eta adina idaztea nahikoa izango da.
Izen emateen arabera, zein lekutan elkartuko garen erabakiko da.