Zapatuan, martxoak 18, hasi eta asteartea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Gijonen (Asturias).
Iñaki Etxeberriak (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) ostiralean, animoz beteta, bidaiatuko dute Gijonera.
Txapelketa horri begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko. Hiruren artean 11 probatan hartuko dute parte. Hona hemen bakoitzaren probak:
- Iñaki Etxeberriak, 100 librean eta 50 librean.
- Maialen Sudupek, 100 bizkarren, 100 tximeletan, 200 bizkarren eta 200 estiloetan.
- Maitane Goenagak, 100 librean, 100 bizkarren, 50 librean, 200 librean eta 200 bizkarren.
Zorte on eta egurre!