Espainiako Triatloi Federazioak deituta, Nerea Berasategi gure taldeko igerilaria Valladoliden izango da astebukaera honetan “ENCUENTRO NACIONAL IBERDROLA GESTIÓN DEL TALENTO” programan parte hartzen.
Iaz ere, horrelako programa batetan parte hartu zuen Madrilgo Joaquin Blume Errendimendu Altuko Zentroan.
Jardunaldiak, ostiralean, martxoaren 17an, hasi eta iganderarte izango dira eta hauen helburu nagusiak honako hauek dira:
- Maila fisiko eta teknikoa ebaluatzea.
- Entrenamendu gomendioak ezartzea.
- Igeriketako, txirrindularitzako eta korrikako balioespen testak egitea.
Ondo ibili eta disfrutatu!