Euskadiko Selekzioarekin arituko da Uxue Etxeberria

Euskadiko Igeriketa Federazioak gure taldeko Uxue Etxeberria (2004) igerilaria aukeratu du, datorren zapatuan eta igandean, martxoaren 25 eta 26ean, Palma De Mallorcako Son Hugo igerilekuan jokatuko den alebin mailako selekzio Autonomikoen arteko III. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzeko.

Txapelketan banakako proba hauetan lehiatuko da:

  • 100 metro bular eta 200 metro bular.

Lehen aldiz doa horrelako lehiaketa batetara eta helbururik garrantzitsuenak, txapelketa hauetan esperientzia hartzea eta disfrutatzea izango ditu gure igerilariak .

Txapelketa zuzenean ikusi ahal izango da, streaming bidez.

Zorte on eta ondo pasa Uxue!

 

Post hau Benjamin eta alebin maila, Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.