Izarraitz IEko infantilak bikain Espainiako Neguko Txapelketan

Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Gijonen izan ziren, Espainiako infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen eta, orokorrean emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura etorri dira etxera. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Gijoneko txapelketara joatea, denboraldian zehar lana ondo egitearen saria izan dute gure taldeko igerilariek.

Gijoneko txapelketan, bi finaletan sartzea lortu dute: Maitane Goenagak 100 metro bizkarrean eta 200 metro bizkarrean. Horiez gain, lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Taldeko 4 errekor berri:
  • Iñaki Etxeberria: 50 libre, 25:28 (16 urte).
  • Maialen Sudupe: 100 tximeleta, 1:07:99 (15 urte).
  • Maitane Goenaga: 100 bizkar, 1:06:56 (15 urte).
  • Maitane Goenaga: 200 bizkar, 2:22:91 (15 urte).
  • 5 marka pertsonal.
  • Txapelketan lortutako bakoitzaren postuak:
  • Iñaki Etxeberriak: 50 librean 16. postua eta 100 librean 25. postua.
  • Maialen Sudupek: 100 bizkarren 15. postua, 200 bizkarren 29. postua, 100 tximeletan 26. postua eta 200 estiloan 27. postua.
  • Maitane Goenagak; 20 librean 11. postua, 100 librean 12. postua, 200 librean 17. postua, 100 bizkarren 7. postua eta 200 bizkarren 5. postua.

Zorionak guztioi egin duzuen ahaleginagatik!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.