Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte, Donostian eta Eibarren.

Hasteko, zapatu goizean, infantil, junior eta absolutu igerilariek, udako denboraldiari hasiera emanez,  1. GIF Saria izango dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita.

Izarraitzetik zazpi igerilari joango dira Donostira eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain,  Maialen Sudupe eta  Maitane Goenaga.

Zapatu arratsaldean, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko lehen jardunaldia izango da, 16:00tan hasita, Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan. Proba horretarako izena eman duten taldekideak honako hauek dira: Maider Etxezabak, Ander Etxabe eta Ixak Gesalaga.

Zorte on guztioi!

Post hau Helduen ligak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.