Asteburuko lehiaketetan ere bikain

Pasa den zapatu goizean taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 1. GIF Sariketan, eta arratsaldez berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko lehen jardunaldian Eibarko Ipurua igerilekuan.

Bertaratutako igerilariek, ez ohiko igerilekuan ere maila ona erakutsi zuten. Gure taldekideek denbora onak eta postu onak lortu zituzten, eta horren lekukoa, Maitane Goenagak, Maialen Sudupek eta Jone Goenagak lortutako postuak podiumean.  Hona hemen bi lehiaketetako lorpen esanguratsuenak:

  • Infantilen Espainiako Txapelketarako gutxiengo berri bat: Maitane Goenaga (400 libre).
  • 13 marka personal GIF Sarian eta 2 marka pertsonal Udaberri Ligako 1. jardunaldian.
  • Klubeko 2 errekor berri: Maitane Goenaga 400 metro librean (4:35:92) 15 urte eta absolutua eta nesken 4×200 metro librean (9:11:35) Ainhoa Goenagak, Maitane Goenagak, Jone Goenagak eta Maialen Sudupek.
  • GIF Saria A kategorian, Maitane Goenagak 1. postua eta Maialen Sudupek 2. postua.
  • GIF Saria B kategorian, Jone Goenagak 3. postua.

Udako denboraldia hasi dute gure igerilariak eta, orain arte bezala, lanean jarraitzen badute, emaitzak iritsiko dira.

Animo eta segi gogor prestatzen!

Post hau Helduen ligak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.