Izarraitzeko bost igerilari Gipuzkoako selekzioarekin

Izarraitz Igeri Elkarteko Iñaki Etxeberria (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jone Goenaga (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) igerilariak aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 6 eta 7an, Tarbesen (Frantzia) “Les 27ème Nautiques de TARBES” sarian parte hartzeko.

Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.

Zorionak eta zorte on!

 

Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.