Larunbat eta igande honetan gure taldekoak Tolosan izango dira bi txapelketa ezberdinetan parte hartzen:
Larunbatean, Igerilari Osoaren txapelketa ospatuko da, bertan gureek, 4 estilo ezberdinetan egingo dute igeri, bi jardunalditan banatuz. Goizez, 50m tximeleta eta 100m bizkar izango dute, arratsaldean berriz 100m bular eta 100m libreetan hartuko dute parte.
Txapelketa honetara 2005. urtean jaiotako mutilak eta 2006. urtean jaiotako neska-mutilak joango dira.
Bestalde igandean, gure taldeko alebinak izango ditugu bertan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzen. Goiz eta arratsaldez izango da hau ere. Txapelketa honetarako igerilari bakoitzak nahi dituzten bi proba aukeratu ahal izan dituzte igerian egiteko. Jardunaldiko beraiek hautatutako banakako proba bat eta erreleboetan parte hartu ahal izango dute, erreleboak honela izango direlarik, goizea 4×100 libre eta arratsaldean berriz 4×100 estiloak.
ANIMO ETA ZORTE ON!!!!
Serieak: