Asteburuan emaitza onak Tolosan

Pasa den asteburuan gure taldeko benjamin eta alebinak Tolosan izan ziren. larunbatean Igerilari Osoa-ren txapelketa jokatu zen eta igandean Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa.

18447266_1412391708857933_5402647050309354299_n

Bi txapelketa hauetan, denboraldian zehar eginiko progresioa ikusi ahal izan genuen. Benjaminen kasuan lau estilo ezberdinetan igeri egin zutelako eta alebinen kasuan berriz, beraiek aukeratutako probetan parte hartu zutelako.

Bi egunetan emaitza onak lortu zituzten, eta azpimarratzekoa da larunbatean Elene Sudupe-k lorturiko 3. postua sailkapen orokorrean Igerilari Osoaren txapelketan.

IMG-20170513-WA0015

Igandean berriz, gustuko zituzten probak aukeratu eta beraien markak hobetzea izan zuten erronka gureek eta honako postuak azpimarratuko genituzke:

  • 400m libre-etan bigarren eta 100m bizkar-en garaile June Berasategi (2005)
  • 200m bizkar-en eta 100m estilo-etan garaile Maier Lizarzaburu (2005)
  • 200m bular-en hirugarren Nerea Urbieta (2005)
  • 200m- libre-etan garaile eta 100m- libre-etan bigarren Nora Uria (2005)
  • 100m bular-en irabazle eta 200m bular -en bigarren Uxue Etxeberria (2004)

Gainontzeko emaitzak:

GERILARI OSOA EMAITZAK

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXXIII. TXAPELKETA

Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.