Gure igerilariak, joan den asteburuko lehiaketetan ere bikain

Joan den zapatu goizean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sariketan eta, Legazpiko Bikuña igerilekuan, Udaberriko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldian.

Bertaratutako igerilariek, maila ona erakutsi zuten. Izarraitzeko taldekideek denbora eta postu onak lortu zituzten; horren lekuko dira, Maitane Goenagak, eta Iñaki Etxeberriak podiumean lortutako postuak.

Hona hemen bi lehiaketetako lorpen esanguratsuenak:

UDABERRIKO LIGA

–          5 marka personal

–          Ander Etxabek Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko bat (400 libre).

  1. GIF SARIA

– 8 marka personal

–  Klubeko 2 errekor berri:

Maialen Sudupe: 50 bular, 30’’01 (15 urte).

Maialen Sudupe: 800 libre, 9’58’’69 (15 urte).

–          Nesken A kategorian, Maitane Goenagak 1. postua.

–          Mutilen A kategorian, Iñaki Etxeberriak 3. postua.

Animo eta segi lanean!

Post hau Helduen ligak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.