Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte, Donostian eta Legazpin.

Zapatu goizean, infantil, junior eta absolutu igerilariek 2. GIF Saria izango dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita.

Izarraitzetik sei igerilari joango dira Donostira eta honako hauek dira: Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Legazpiko Bikuña igerilekuan, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko bigarrengo jardunaldia izango da, 10:00etan hasita. Proba horretarako izena eman duten taldekideak honako hauek dira: Maider Etxezabak eta  Ander Etxabe.

Zorte on guztioi!

Post hau Helduen ligak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.