Emaitza onak Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, ekainaren 24ean eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Oihana Goenagak absolutu mailan parte hartu zuen; Ander Etxabek, Eva Astigarragak, Jone Goenagak eta Angela Ociok, berriz, junior mailan; eta Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Maialen Sudupe infantil mailan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek txapelketa oso ona egin zuten. Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza eta aurreikusitako helburuak bete zituzten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Omar Urbieta entrenatzailea, oso gustura gelditu zen Izarraitzekoek egin zuten lanarekin.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren

  • 8 marka personal
  • Klubeko 5 errekor berri:
  • Iñaki Etxeberriak, 50 libre, 25’’14 (16 urte) eta 100 tximeleta, 1’03’’47 (16 urte).
  • Maialen Sudupek, 100 tximeleta, 1’07’’20 (15urte) eta 400 estilo, 5’10’’25 (15 urte).
  • Jone Goenaga, 100 bular, 1’17’’47 (16 urte).
  • Nesken sailkapen orokorrean 6. postua
  • Mutilen sailkapen orokorrean 6. postua
  • Sailkapen bateratuan 5. Postua

Gipuzkoako Txapelketako dominak, berriz, infantil mailan bakarrik banatzen dira, eta lau urrezko, bi zilarrezko eta brontzezko domina bat lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, eta erreleboetan, mutilak, brontzezko domina bat lortu zuten 4 x 100 librean.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Datorren asteburuan eta ia atseden hartzeko denborarik gabe, gure igerilariak, alebinen eta infantilen Udako Euskal Herriko Txapelketak izango dituzte Tolosan eta Galdakaon. Udako bigarren zita garrantzitsuena izango dute eta zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.

Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Olakor gozotegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia, Kantoi taberna eta Rocha’s Chopper taberna.

 

Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.