Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Datorren asteburuan hiru txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; Galdakaon, Tolosan eta Lekeition.

Alebinen eta Infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketak:

– Zapatuan eta igandean, infantil igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan izango da, lau jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak, zapatuan, 17:00etan eta igandekoa 16:30etan. Azpeititik bost igerilari joango dira Galdakaora: Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Taldeko infantilek proba hauetan lehiatuko dute:

  • Iñaki Etxeberriak, 100 estilo, 100 libre, 200 libre eta 50 libre
  • Joanes Astigarraga, 200 bizkar, 100 libre eta 100 bizkar.
  • Asier Ganzarain, 100 tximeleta, 100 libre, 200 libre eta 50 libre.
  • Maialen Sudupe, 200 bizkar, 100 libre, 200 libred eta 200 tximeleta.
  • Maitane Goenaga, 100 tximeleta, 200 estilo, 100 bizkar eta 50 libre

Infantilen EHko Udako Txapelketa 2017. SERIEAK

– Zapatuan eta igandean baita ere, alebin mailako igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan izango da, lau jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik hamaika igerilari joango dira Tolosara, Nora Uria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Maier Lizarzaburu, Intza Odriozola, Ilazki Odriozola, Leiane Lopetegi, June Berasategi, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Nerea Urbieta.

Gure alebinek proba hauetan lehiatuko dute:

  • Nora Uria, 400 libre, 200 estilo, 100 bizkar eta 800 libre.
  • June Zubizarreta, 400 libre, 200 estilo, 400 estilo eta 800 libre.
  • Maialen Aiertza, 400 libre, 100 libre eta 100 bizkar.
  • Maier Lizarzaburu, 200 bizkar, 100 estilo, 100 bizkar eta 100 bular.
  • Intza Odriozola, 100 tximeleta, 100 libre, 200 estilo eta 100 bizkar.
  • Ilazki Odriozola, 100 estilo, 200 estilo eta 200 libre.
  • Leiane Lopetegi, 100 estilo, 200 estilo, 200 libre eta 100 bular.
  • June Berasategi, 100 estilo, 100 libre, 100 bizkar eta 100 bular.
  • Uxue Etxeberria, 200 bular, 200 estilo, 100 bizkar eta 100 bular.
  • Alazne Sudupe, 200 estilo eta 400 estilo.
  • Nerea Urbieta, 100 bular

Alebinen EHko Udako Txapelketa 2017. SERIEAK

Lekeition Kilin Kala Igeri zeharkaldia:

– Itsas zeharkaldien atalean, Lekeition izango dugu zapatu goizean denboraldiko aurrenetako zita.  Bertan, III. Kilin Kala igeri zeharkaldia jokatuko da eta taldeko igerilari batzuk itsas zeharkaldien denboraldiari hasera emango die.

Zorte on guztioi eta egurre!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.