Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 1ean eta 2an, Euskal Herriko Udako alebinen txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan.
Gure taldeko 11 igerilari izan ziren bertan: Maialen Aiertza, Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola, Intza Odriozola, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Nora Uria, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu eta June Berasategi.
Txapelketa hau denboraldiari amaiera emateko modurik onena izan da beraientzat. Gure igerilariek denboraldian zehar egin dituzten emaitzen saria izan da txapelketa honetan parte hartzea. Beste behin argi erakutsi dute estilo guztiak menperatzen dituztela eta hainbat proba ezberdinetan ikusi aha izan genituen.
Aitzol Agirregomezkorta entrenatzailea oso gustura gelditu da igerilariek txapelketa honetan eta denboraldian zehar eman duten mailarekin.
Tolosako txapelketan lortutako emaitza esanguratsuenak hauek izan ziren:
- Uxue Etxeberria, Euskal Herriko txapelduna 200 bular proban (Espainiako gutxiengoa).
- Maier Lizarzaburu, Euskal Herriko txapelduna 200 bizkar proban.
- Nora Uria, Euskal Herriko azpitxapelduna 800 libre proban.
- Nesken taldeko sailkapen orokorrean, 5. postua 33 taldetik.
Denboraldiko azkeneko zita, Bartzelonan jokatuko den Alebinen Udako Espainiako Txapelketa izango du Uxue Etxeberriak. Taldeko beste Alebin guztiek, merezitako oporrak hartuko dituzte.
Zorionak egin duzuen denboraldiagatik!