Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko junior, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gazteizko Mendizorrotza igerilekuan (50 metrotakoa).
Gasteizko txapelketan Izarraitzeko ordezkariak izan ziren Oihana Goenaga (absolutua), Angela Ocio (juniorra), Jone Goenaga (juniorra), Iñaki Etxeberria (infantila), Maialen Sudupe (infantila), Maitane Goenaga (infantila) eta Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua).
Udako azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta txapelketa txukuna egitea lortu zuten gure igerilariak. Guztira sei brontzezko domina lortu zituzten gure taldekideak;
- Jone Goenaga: 100 libre (junior mailan).
- Oihana Goenaga: 50 bizkar (absolutu mailan).
- Maitane Goeanga: 100 bizkar (absolutu mailan).
- Nesken 4x50m libre (absolute mailan).
- Nesken 4x100m libre (absolute mailan).
- Nesken 4x200m libre (absolute mailan).
Horiez gain;
– 9 marka personal.
– Klubeko 5 errekor berri:
- Maialen Sudupe: 50 bizkar, 31’’56 (15 urte).
- Nesken 4x50m libre: 1’52’’88 (Jone Goenaga, Maitane Goenaga, Maialen Sudupe, Oihana Goenaga).
- Nesken 4x100m libre: 4’05’’06 (Maitane Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe, Oihana Goenaga).
- Nesken 4x200m libre: 9’02’’00 (Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Jone Goenaga, Oihana Goenaga).
- Nesken 4x50m estilo: 2’06’’40 (Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Oihana Goenaga, Jone Goenaga).
Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute eta gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.
Bestalde, Jurdan Arakistainek (EH Udako igeriketa egokituko txapelketan) 50 libre proban lehiatu zen eta beste behin, bere maila erakutsi zuen.
Zorionak guztioi!